XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

KOLORATZAILEAK

1.- SARRERA

Gaurko mundu honetan edozein gauza ikusten dugunean, koloratzaileren bat daraman ziurtasuna dugu.

Begira ditzagun inguratzen gaituzten gauzak; bakoitzak kolore bat izango du, batzuk berez daukatelako, beste batzuk koloratzaile baten edo askoren bidez koloraturik daudelako.

Mundu modernoan ikusmena zentzuak duen influentzia eta garrantzia ezin uka dezakegu; beste animalia moeta batzu beste zentzumen batzutan oinarritzen dira, baina gizonak, ikusmena garrantzitsuenentzat jo duela esan genezake.

Ikusmen barru gauedela, zenbait faktore agertzen zaizkigu gauzak bereizteko, forma, argiak eta itzalak, eta, zer esanik ez, kolorea.

Kolorea da garrantzitsuenetariko bat.

Koloretan oinarritzen dira hainbat eta hainbat propietate, hainbat eta hainbat arau: semaforoak, trafiko seinaleak, irudiak, zinea, apaingarriak, jantziak...

Hau dela eta, gauzak koloratzeko gizonaren zaletasuna betidanik ezaguna dugu, eta edozein gauzatik koloregaiak ateratzeko: hezurrak erretzen, beltza lortzeko, eta produktu naturaletik koloragai gorriak, berdeak e. a.

Aintzinatik ezagutzen dugun koloratzaileen alor bat pintura da.

Burdin Haroko leizetan aurkitu ditugun irudiak horrela erakusten baitigute.

Aurkitutako irudi primitiboetan, beltza da kolore nagusia.

Beltz hori, ormetako zuriarekin, bi kolore ematen dizkigute.

Aipaturiko beltz hori animalien hezurrak errez lortzen zuten.

Baita egurrak errez eta lapitza antzera erabiliz; aintzinean agindako irudiak ere, ormetan agertzen ziren zuloak eta erreliebeak probetxatzen zituzten, irudiari indar gehiago emateko.

Geroko garai batetan zenbait kolore gahiago erabil ohi zituzten, gorria esateko;